info@ongibili.com 650826528

- BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA

Itsas Museoa

Azaroa

XX. mendeko Bizkaiko Erriberako aroztegiko proiektua, ERAIN, Bilboko Portuko Interpretazio Zentroa, Port Center-a  eta gure aldi baterako erakusketak, Bilboko Itsas Museoan itxaroten zaituzte. Gainera, azaroko hilabete hau, proposamen berriekin eta ekintza didaktiko eta kulturalez beteta dator.

- 2018/11/24. Larunbata. Fair Saturday:

Azaroko hilabete honetan, Museoak Fair Saturday -ean parte hartuko du, urtero bezala kulturaz eta elkartasunez betea datorren ekimena.
Urte honetan, proiektuarekin bat egingo du bi modutan. Alde batetik, azaroaren 5ean  "Culture for a Fair World" nazioarteko foroa eginez gure Museoan, non nazioarteko adituak impaktu handiko proiektu kulturalak ezagutzera emango dituzte  eta kulturak gizarte aldaketan eta berrikuntzan duen  indar sustatzailearen inguruan hausnartu egingo da. Beste alde batetik, azaroaren 24ean Fair Saturday-aren nazioarteko egunean, Museoak familientzat zuzenduriko programama egingo du, ekintza artistiko ugari eskainiz.

FAMILIENTZAKO DOAKO EKINTZEN PROGRAMA

11:00etatik 14:00ra Arte eta birziklapen tailerra, Room 13ren eskutik. 

12:30tan Ume eta gazteen "Cresendo" izeneko koroaren emanaldia. 

16:00 Musika Sehaskatik, 0- 36 hilabete bitarteko umeentzako emanaldia. 

17:30tan Umeentzako antzerkia ingelesez; 10 komedia, Ayalde antzerki taldearen eskutik.

18:30tan Ikasbide Eskolako umeen Koroa.

- Atyla Portura bueltatzen da:

Europa osotik bidaiatu ostean, bisitari ugari biltzen dituen belaontzi klasikoko hainbat ebentuetan eta estropadetan parte hartu eta gero, urriaren 4ean Atyla nazioarteko ontzi-eskola Museora bueltatuko da hurrengo udara arte. Bisita gidatu batetaz gozatzera eta tripulatzaileak nola bizi diren ikustera gonbidatzen zaituztegu. Esperientzia bikaina!

Ordutegiak: 

Larunbat, igande eta jai egunetan: 11:00tik 19:00ra

Tarifa: Doainik Museoko sarrerarekin. 2 € Atyla ikusteko sarrera arrunta eta euro 1 sarrera murriztua.

- Womanbi ikuspegi positibo bat:

Azaroren 14ean " Bilbao, Bizkaia y sus mujeres Womenbi" zabalduko da Itsas Museoan. Erakusketa Enrique Moreno Esquibel argazkilaria eta Marta Fernandez kazetariaren arteko  elkarlanaren emaitza da.

 - Programazio musikala:

Itsas Museoak eta Nave 9-k zuzeneko musika proposamen interesgarriekin datoz azaro honetarako, besteak beste: Coppel, Hi-Risers, Sólveig Matthilour + Serpiente edo Marcos Sendarrubias eta  Diego Cruz-ren kontzertua,  Iñaki Lopezen  HOT45`S  aurkezpen diskografikoa dela eta.

 - Port Center:

Gogoratzen dizuegu pasa den martxoan Port Center-a ireki zutela, oraina eta etorkizuna jorratuz Bilboko Portua eragile delarik. Erreminta aproposa da portuko funtzionamendua eta garrantzia ezagutzeko eta portua eta hiriaren artean harreman jasangarriagoa garatzeko.

 - 2018/10/1-2019/04/30. Hilabeteko 2. igandea euskara eta gaztelania eta 3. igandea ingelesa 12:00etatik - 13:30arte. Itsas igandeak:

domingos marineros Museo Marítimo web

Umeentzako tailerrak, heldurik gabe. Urritik apirilera bitartean, 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako itsas tailerrak. 

Tarifa: 5€, murriztua 4€. 

 Informazioa eta erreserbak

- CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Teatro-Campos-Eliseos-Antzokia-Foto-Guillermo-Casas-23

 - 2018/11/16 - 2018/11/17. Ostirala eta larunbata 20:00h. Magic Spectacular:

Magic Spectacular ikuskizunean, magia tradizionala eraldatzen da ikuslea hamaika sentsaziotan eta sorpresatan murgiltzeko. Agertzeak, desagertzea, ezinezko lebitatzeak eta magia interaktiboa, non publikoa protagonista den.

Hori guztia, misterioz inguratuta eta ondo zaindutako estetikarekin, ilusioa berreskuratzea eta ezinezkoa den horrekin berriz amets egitea lortuz.

- 2018/11/18. Pinocho, un musical para soñar:

Pinocho, un musical para soñar lanak benetako haurra izateko tematuta dagoen zurezko txotxongilo bihurri baten abentura liluragarriak kontatzen ditu.

Pinochok inguratzen duen mundua ezagutzeko jakin-mina du, eta horrek eskolarako bidetik baztertuko du eta Stromboliko txotxongiloen antzokira eramango du, baita azokara, itsas hondora eta bale tripontzi baten sabelera ere.

Hamaika gorabehera horietan, Pinochok Grillo eta Hada adiskideen laguntza izango du, Zorro eta Gata gaizkileen tranpak saihestu beharko dituen arren.

Collodiren ipuin klasikoa musika-ikuskizun koloretsu bihurtuta. Bidaia liluragarria txotxongilo maitearen abentura ezagunenetan zehar, partitura bikaina, zuzeneko ahots zoragarriak eta koreografia paregabeak dituena.

- 2018/12/2. Igandea 12:00h. Descubriendo a Bruce Springsteen:

Etxeko txikiekin Bruce Sprinsgteen taldearen abestirik onenetaz zuzenean gozatzeko aukera ezinhobea, Bruce Brothers-en eskutik, heuren tributu talderik hoberena.

Zure sema-alabekin, iloba edota bilobekin bere lehen kontzertuak bizitzea, ROCK historioaren talderik onenak ezagutzen dituzten bitartean, esperientzia ahastezina izango da.

Informazioa eta erreserbak

- MATER MUSEOA:

mater-museoa

 - 2018/11/11 - 2018/11/25. Igandea 10:00h - 14:00h. Azterkosta:

Laguntza-tresna bat da, itsasertzaren berezitasunak hobeto ezagutzen laguntzeko, itsasertzaren arazoak zabaltzeko, eta itsasertzeko naturguneak babesteko beharraz gizartea kontzientziatzeko.

Gainera, bide batez, leku horien ingurumen-egoera aztertu ondoren, garbiketa egiten dugu, itsasertz ikusgarri hori ahalik eta garbien uztearren. Irteera horietan jarduera egiteko beharrezko materiala ematen diegu boluntarioei: eremuko mapa, datuak biltzeko galdetegiak, uraren azterketa egiteko materiala, itsasertzeko faunaren eta landareriaren gida...

Tarifa: doan.

- 2018/11/18. Igandea 12:00 - 13:30h. Itsaslabarrak:

Sentitu sentsazio paregabea Mater itsasontzi museoan nabigatuz. Arrantza itsasontzi tradizionala, non nabigazioan zehar modu aktiboan parte hartzeko aukera izango duzun. Honetaz gain, Pasaiako portuaren funtzionamendua eta inguru naturalaren ezaugarriak ikasteko aukera zoragarria eskaintzen dizu.

Tarifa: 30/15€.

- 2018/12/08. Larunbata 10:00 - 14:00h. Azterkosta:

Laguntza-tresna bat da, itsasertzaren berezitasunak hobeto ezagutzen laguntzeko, itsasertzaren arazoak zabaltzeko, eta itsasertzeko naturguneak babesteko beharraz gizartea kontzientziatzeko.

Gainera, bide batez, leku horien ingurumen-egoera aztertu ondoren, garbiketa egiten dugu, itsasertz ikusgarri hori ahalik eta garbien uztearren. Irteera horietan jarduera egiteko beharrezko materiala ematen diegu boluntarioei: eremuko mapa, datuak biltzeko galdetegiak, uraren azterketa egiteko materiala, itsasertzeko faunaren eta landareriaren gida...

Tarifa: doan.

- 2018/12/09. Igandea 9:00-13:00h. Arrantza:

Mater ontzian arrantza saio bat egiteak aukera ematen digu gure mundutik aldendu eta naturaren edertasunean murgiltzeko, inguratzen gaituen kantauri itsasoaren, eta itsasoko izakien edertasunaz gozatzeko. Probatu egin behar duzue. Ontziaren gainaldeak 33 metroko luzera du, eta plaza ezin hobea da jarduera hori taldean egiteko, lagunekin edo familiarekin, eta egun ahaztezin batez gozatzeko.

Tarifa: 60/30€.

- 2018/12/22. Larunbata 16:00 - 17:30h. Eguberriko apaingarriak:

Tarifa: 3€.

- 2018/12/29. Larunbata 12:00 - 13:30. Itsaslabarrak:

Sentitu sentsazio paregabea Mater itsasontzi museoan nabigatuz. Arrantza itsasontzi tradizionala, non nabigazioan zehar modu aktiboan parte hartzeko aukera izango duzun. Honetaz gain, Pasaiako portuaren funtzionamendua eta inguru naturalaren ezaugarriak ikasteko aukera zoragarria eskaintzen dizu.

Tarifa: 30/15€.

Informazioa eta erreserbak

- IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA:

igartubeiti-baserri-museoa

 - 2018/11/17. Larunbata 16:30 - 18:30h. Lantegi didaktikoa "Arto hostoz eginiko panpinak":

4-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua. Baratzetik artoa bildu eta lehortzen jarriko dugu. Artazuriketan ere arituko gara eta arto hostoekin panpinak egingo ditugu. 

Tarifa: 3 euro.

- Zure neurrirako esperientziak: Bost zentzumenen bitartez, goza ezazu bisita berezietaz.

Paisaiatik mahaira: Bertako elikagaien dastaketa: Goierriko sagardoa, Euskal sagardoak eta Gorenak sagardoa, sagar sukua, idiazabal gazta ketua eta ketu gabea, baserriko ogia, irasagarra, eztia, artisau gailetak.

Baratzeko sekretuak: Gidatutako ibilaldia. Baserri mundua ezagutu ezazu bere inguruneko landareen, zuhaixken eta zuhaitzen bitartez. Guztiak betetzen dute bere funtzioa Igartubeitin, esperientzia honen bitartez, beraien sekretuak deskubri itzazu.

Igartubeitira, XVI. mendeko baserri batera zentzumen bidaia: Egun batez alkimista tipi bat bihurtu zaitez. Zure zentzumenak proban ipini itzazu. Zure eta senideen larrurako bereziak diren xaboi naturalak egin itzazu... Gainera XVI. mendeko baserri bateko bizimodua esperimentatu ahal izango duzu. Amaitzeko landa inguruneko zapore ezberdinak dastatzen amaituko duzu baserriko atarian.

Informazioa eta erreserbak

- OIASSO ERROMATAR MUSEOA:

oiasso-erromatar-museoa

- 2018/11/9 - 2019/02/24. Erakusketa: Aldaketa klimatikoak historian zehar.

- 2018/11/19 - 2018/11/24. Bidasoako XVIII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa:

Egitaragua

- 2018 Iraila-Martxoa 2019. Asteartetik larunbatera eta igandero 10:00etatik 14:00etara Ostirala eta larunabta 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Oiasso Museoa App-a erabiliz:

“Herkulesen 12 probak”

“Oiasso Museoa Herkulesekin” Oiasso museoa familian ezagutzea ahalbidetzen duen APP bat da. Herkulesek egin zuen bezala, 12 proba gainditu behar dira horretarako. Heroiaren laguntzaz, iraganeko enigmak deskubritzen dira, baita nola bizi ziren Irungo aspaldiko biztanleak ere, betiere era atseginean eta dibertigarrian, eta azkenean, Oiassoko diploma lortu ahalko da.

Tarifa: 3,85€.

- 2018 Iraila-Ekaina 2019. Larunbatak: 12:00etatik 13:30etara. Arkeolab:

Arkeolab tailerrean gazteak eta helduak arkeologo bihurtzen dira egun batez, indusketen mundu liluragarrian sartuz. Indusketa egiten dute, deskubritu, esperimentatu eta hausnarketa egiten dute… Tailer hau bi zatitan banatuta dago: 1. Indusketa gunea: erromatar garaiko objetuak aurkitzen dituzte. 2. Laborategi gunea: aurkitutako objetuak aztertzen dituzte.

Tarifa: 4€.

Informazioa eta erreserbak

- EKOETXE URDAIBAI:

Ekoetxe

 - 2018/11/17. Larunbata.

10:00-13:00. PR-BI 161. Atxarre. Artadiaren bihotz Bihotzean:

Ibilbide gidatua. Adina: 8 urtetik aurrera. Tarifa: Doakoa.

11:00-13:00. Artoa lantzen familian:

Ardatz nagusi bezala artoa duen tailerra. Partaideek besteak beste artoa aletu, ehotu eta bere hostoekin loreak sortuko dituzte. Adina: Familientzat. Umeak 5 urtetik aurrera. Tarifa: 3€. 

16:30-16:30h. Buruhandi tailer familiarra: 

Sortu gurekin gustatzen zaizun animaliaren forma duen buruhandia. Adina: 4 urtetik aurrera. Tarifa: 8€.

- 2018/11/18. Igandea.

10:00-13:00. PR-BI 176. Katillotxu. Begirada bat iragan megalitikoari:

Ibilbide gidatua. Adina: 8 urtetik aurrera. Tarifa: Doakoa.

11:00-14:00. Ogi tailerra familian: 

Baserriko ogia egiten ikasiko dugu, irin ekologikoak daramatzan ore amarekin. Adina: Familiak. Umeak 6 urtetik aurrera. Tarifa: 3€.

16:30-17:30. Ekoetxe Urdaibai, Biosfera erreserba:

Bisita gidatua zentrora. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.

17:30-18:30. Mad science. Ikuskizun zientifiko familiarra: 

Zientziaz gozatzeko ikuskizuna. Adina: 3 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.

- 2018/11/24. Larunbata.

10:30-13:30. PR-BI 167. Golako ibilbidea: 

Ibilbide gidatua. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doakoa.

12:00-13:15. Ekoetxea Urdaibai, Biosfera Erreserba:

Bisita gidatua zentrora. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.

17:00-18:30. Lorez lore:

Ekoetxea Urdaibaiko lorategia apaintzeko tailerra. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: 1€.

17:30-20:00. Batnight:

Saguzarren mundura sarrera hitzaldia eta ondorengo ibilbidea behaketarako. Adina: 6 urtetik Aurrera. Tarifa: 1€.

- 2018/11/25. Igandea.

10:30-12:30. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako altxorrak. Errege Bidea:

Bermeo eta Gernika batzen zituen Errege Bide zahar honetatik, mendeetan zehar erromesak, merkatariak eta baita Gaztelako Errege eta Bizkaiko Jaunak pasatu izan dira. Landazabaleko eta atlantiar kostaldeko biodibertsitatea ezagutuko ditugu. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: 3€.

11:30-13:00. Aztarnak familia artean:

Animali eta baserri inguruaren arteko interakzioa ezagutzeko ekintza. Talde murriztuak. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: 9€. 10 urtetik beherakoak doan.

17:00-18:30. Txikipintxo. 

Sasoiko produktuak erabiliz pintxo ezberdinak sortzeko tailerra. Adina 6 urtetik aurrera. Tarifa: 3€.

 Informazioa eta erreserbak

 

 

 

 

.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Solicitamos su permiso para obtener datos estadísticos de su navegación en esta web, en cumplimiento del Real Decreto-ley 13/2012. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK | Más información